Astelehen goizetan irekita egongo da kiroldegia

Imanol Beloki Unamuno

Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegia

Ikasturte berria hastearekin batera, Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian ordutegi berria egongo da. Orain arte astelehenetan 14:00etan zabaltzen zen kiroldegia, baina aurrerantzean gainontzeko astegunetan moduan, goizez ere zabalik egongo da.

Herritarren beharrak egokiago asetzeko asmoz, hauxe izango da ordutegi berria:

  • Astelehenetik egubakoitzera: 07:30etatik 21:00etara.
  • Zapatua: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Domeka eta jai egunak: 09:00etatik 13:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak