Lehenbizi salda hartu eta 12:30ean mezara joango dira. Ondoren, 14:00etan, Auzo Lagunek prestatutako bazkaria izango dute Joseba Iñurrategi pilotalekuan, eta amaitzeko dantzaldia egingo dute. Honekin batera, erretiratuen elkarteko emakumezko eta gizonezko nagusienek oroigarria eta lore sorta jasoko dute Udalaren partetik. Aurten, Elena San Vicente eta Pablo Ganboa izango dira oroigarriak jasoko dituztenak.
Zozketa guztien artean
Herriko dendek, tabernek, banketxeek, enpresek eta Udalak emandako opariak zozketatuko dituzte bazkarira joaten diren guztien artean.
Bazkarira joateko aurrez izena eman behar da erretiratuen bulegoan, eta egun hauetan eman ahalko da: irailaren 6an, 8an, 13an, 15ean edo 20an, 11:00etatik 12:30etara bitartean, bertan sei euro ordainduz.
Oroimenaren kurtsoa hastear
Bestalde, azken urteotan moduan, memoriaren tailerra egingo dute Olazar elkartekoek. Hala, irailaren 14ean hasiko da kurtsoa, eta izena eman nahi duenak elkartean eman beharko du. Kuota 15 euro izango da hilero.