Kirolarekin hasi dute eguna, lagunarteko pilota partiduekin, gazteak frontoian eta nagusiak begira.
Behin gosea eginda, elkartean egin dute bazkaria, berrogei auzotar inguru gerturatu direlarik. Bapo bazkaldu dute, denetarik izan baitute menuan: entsalada, ganbak, kroketak, arraina, okela, postrea, kafea eta kopa. Tripa beteta, bazkalostea luzatu egin zaie askori, lagunarteko solasaldietan murgilduta.