Suzko erruberak uztailaren 30ean Eskoriatzako plazan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko uztailaren 29a

Su artifizialak Arrasateko San Juan jaietan, aurten.

Eskoriatzako Udalak San Pedro jaietako hirugarren egunerako zituen prest suzko erruberak, bandera-jaitsierarekin batera. Baina euria egin, eta bertan behera utzi behar izan zuten ekintza. Horregatik erabaki dute uztailaren 30ean botatzea; Herriko Plazan izango da, 22:45ean. Ikuskizunak irudiak eta musika bateratuko ditu. 

Eskoriatzako Udalak jakinarazi duenez, plazan zuhaitzek markatzen duten ertzetik barrura plaza itxita egongo da, suek eskatzen duten segurtasun neurriak betetzeko. "Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu suak ikusi eta haiekin gozatzera", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak