2004an ikasle eta irakasle talde baten ekimenez sortutako taldea da Big Band Berri. Gaur egun, aldiz, ikasleek soilik eramaten dute taldea aurrera, eta jazz taldea izan arren, beste hainbat estilo ere uztartzen dituzte beraien emanaldietan: funka, swinga… Taldeko Pablo Sanz tronboi-jolearen esanetan: "Estilo ezberdineko musika lantzeaz gain, gure taldera moldatutako bertsioak egiten ditugu. Dantzagarriak dira gehienak, baina baladaren bat edo beste joko dugu". Tina Turner, Stevie Wonder eta Michael Jackson taldeen bertsioak joko dituzte, besteak beste.
Musikari gazteak
Hogei musikarik osatzen dute taldea: tronboi-joleek, saxofonistek, tronpeta-joleak, piano-joleak, bateria-joleak, gitarristak, baxu-joleak eta abeslariak. "Bost hastean behin entseatzen dugu, eta talde gaztea gara. Gazteenak 17 urte izango ditu eta zaharrenak 50 urte. Musika eskolatik ikasleak taldera etortzera bultzatzen dituzte; batzuk etorri eta geratu egiten dira".
Batez ere, Gasteizen mugitzen den taldea da, eta Arabako hainbat herritara ere mugitzen dira. Aurten San Juan jaietan Nafarroan izan dira, eta gaur, Eskoriatzan izango dira herritarrei musika alaia eskaintzen.