Madalenak ospatuko dituzte Eskoriatzako Marin elizatean

Imanol Beloki Unamuno 2016ko uzt. 22a, 09:30
Iaz, Marin auzoko jaietan afarian batu zirenak.

Maringo jaiak, Madalenak, ospatuko dituzte aste bukaera honetan bertako auzotarrek, eta ohiturari jarraituz, azken urteotako egitarau bera prestatu dute, aldaketa handi barik.

Zapatuan, 18:00etan emango diete hasiera Madalenei etxafuegoak jaurtiz, eta ondoren, festa kanpaia izango da, Arientzako kanpai-jotzaile eskolakoen eskutik. Alberto Letona Maringo auzo-alkatearen esanetan: "Urte dezente daramagu jaiak mantentzen eta egitarau xumea prestatzen dugun arren, bertaratzen garenok oso ondo pasatzen dugu. Hala, auzotarrak soilik izan arren, nahi duena etorri daiteke bertara".

Bestalde, Gatzagako auto igoera dela-eta, 16:00etatik 20:00etara bitartean itxita egongo da errepidea; beraz, lehenago batuko dira auzotarrak. 21:00etan, berriz, auzo-afaria egingo dute Lexarrape elkartean, eta 35 lagun inguru batuko dira bertan. Eta, zapatuarekin amaitzeko erromeria egingo dute urteroko gonbidatuekin.

Afalostean, erromeria

Jainaga eta Narbaiza trikitilariek girotuko dute gaua afaldu ostean.  Hala, dantzarako tartea izango da elizapean.

Domekan, berriz, meza eta luntxa egingo dute. Aurten, meza 12:00etan beharrean 11:00etan izango da apaizak eskatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak