Bihar amaituko dira Eskoriatzako udalekuak eta hamabost eguneko dibertsioaren ostean, azken jaia egingo dute Herriko Plazan. Goizean hainbat joko egingo dituzte, eta arratsaldean, berriz, taldeka banatuta merendola egingo dute.Bestalde, euria egiten badu, frontoian egingo dute azken jaia.
Udalekuen balorazio positiboa egin du Nekane Atxaga Txirikilako koordinatzaileak, eta gauzak hobetzeko dauden arren, gustura geratu direla: "Gurasoak eta umeak pozik daude aurtengo udalekuekin. Aurten ezarrita helburuak bete ditugu, eta mugimendu eta dinamisgo gehiago eman diegula adierazi digute, hau positibotzat hartuz".
Asteko azoka Santa Marina plazan
Asteko azoka Santa Marina plazan izango da bihar, udalekutako azken jaia Herriko Plazan egingo delako. Hala ere, Txirikila Aisialdi Elkartetik adierazi dute eguraldiak ez badu laguntzen, frontoian egingo dutela azken festa.