2013an sortutako Las Tuerkas taldea osatzen duten Saioa Puebla (bateria), Maitane Otamendi (ahotsa eta gitarra) eta Maider Berastegik (baxua) punk-rock kontzertua eskainiko dute gaur Naira tabernan. Emanaldia 20:00etan izango da, eta hiru neskek, gorroto eta aldarrikapen mezuez gain, positibismoa ere islatuko dute beraien kantuetan. Desprezio edota Las Hijas de la Evasion taldeetan aritutako musikariek kontzertu gogorra eta indarrez betetakoa eskainiko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.