Pasa den zapatuan, uztailaren 9an, aurtengo denboraldiari agur esateko irteera egin zuten, Santanderrera, Eskoriatza Kirol Elkartekoek. 07:30etan irten ziren, eta, lehenbizi, Santillana del Mar herria bisitatu zuten. Ondoren, Santanderren bazkaldu zuten, eta amaitzeko, Castro Urdiales herrian bisitaldi labur bat egin ostean, Eskoriatzara bueltatu ziren. Guztira, 30 lagun inguru izan ziren bertan, eta bikain pasatu zuten eguna.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.