Debagoieneko mendi bizikleta martxa zorrotzenak 207 bizikleta zale batu ditu goizean Eskoriatzako plazan. Lehenengo orduan lainopean ibili dira, eta tenperatura egokiaz: "Baina hezetasun handia zegoen, eta izerdi galanta bota dute denek", adierazi du Iban Diazek. Orduek aurrera egin ahala, berriz, eguzkia azaldu da, baina ordurako ziklistak mendi goialdean zeuden, eta han haize apur bat zebilen, euren mesederako: "Ederto ibili dira, jendeak asko gozatu duela esan digu, eta gu ere pozik geratu gara. Aurten, gainera, inork ez du minik hartu, hortan, primeran. Datorren urtera begira, ikusten badugu martxa masifikatu egin daitekeela gehienezko kopurua ezarriko dugu".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!