San Pedro jaiak 2016

Bapo bazkaldu dute eskoriatzarrek

Mirari Altube Arrese 2016ko uztailaren 1a

Euskal Jaiko herri bazkarian 330 lagun elkartu dira eguerdian. Entsalada, patatak txirlekin eta parrilan egindako saiheskia dastatu dituzte, helduek zein umeek; ezin gusturago bazkaldu dute guztiek plazan.

Jaiak arratsaldean jarraituko du. Irrintzi lehiaketa eta buruhandien txirrindulari lasterketa egingo dituzte orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak