San Pedro jaiak 2016

Eskoriatzarrak azken txanpan sartu dira Euskal Jaiarekin

Mirari Altube Arrese 2016ko uztailaren 1a

Sanpedroak aurrera doaz, giro ederrean joan ere, eta herritarrei dagoeneko hasi zaie igartzen aurpegietan. Indarrak berreskuratzeko taloa eta sagardoa izan dituzte aukeran herri bazkariaren aurretik.

Aurten, lehenengoz, gainera, plazan elkartuko dira bazkaltzeko eta hantxe sortuko dute erromeria giroa. Jaiak agurtu aurretik, buruhandien lasterketa ere egingo dute, azken urteotan ohitura bihurtu den txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak