Partiduak 25 tantotara izan dira, finalak izan ezik, eta aspaldiko ohitura berreskuratuz, aurten hamabi urte bete ditu Atxorrotx kultur elkarteak ohitura hau berreskuratu zuenetik. Edorta Zubizarreta antolatzaileetako baten esanetan: "Lehen liga modura antolatzen zen, eta astean zehar jokatzen ziren partiduak, gaur egun, egun bakarrean egiten dugu".
Goizean haurrak gustura
Goizeko 11:00etan haurrek jokatu dituzte partiduak, eta guztira, zortzi bikote izan dira. "Tartean, bi neskek ere parte hartu dute, eta maila handia emanez gainera" adierazi du Edorta Zubizarretak. Irabazleak Ibai Illaramendi eta Ekain Ugalde izan dira, eta bigarren sailkatuak, berriz, Unax Arrese eta Jon Lasagabaster.
12 urtetik gorako irabazleak, berriz, Jon Zubiaga eta Eñaut Etxebarrieta izan dira, eta azpi-txapeldunak, aldiz, Elaitz Iregi eta Goizane Zubizarreta.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!