Zapatuan, urteetan jokatu izan den Eskoriatzako Kontzejupe pilota txapelketa izango da

Imanol Beloki Unamuno 2016ko ekainaren 24a

Zapatu honetan, Kontzejupe pilota txapelketa jokatuko da. Atxorrotx Kultur Elkarteak herriko hainbat komertzio eta enpresaren laguntzarekin antolatutako txapelketan, haurrek eta nagusiek jokatuko dituzte partiduak.

Haurrek 11:00etan hasiko dituzte partiduak eta nagusiek, berriz, 16:00etan. Izena partiduak hasi aurretik, momentuan eman beharko da, eta sari banaketa, berriz, nagusien partiduak amaitzean egingo da, 19:00 inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak