Musika emanaldia baino gehiago da; izan ere, dantzan egiteko kontzertuak eskaintzeaz gain, barre egiteko aukera ere izango da. Taldeko Conejo abeslariak abestiz abesti entretenitzeko ohitura du, eta beti umorez, gainera.
Conejo Eseberri | Los Zopilotes Txirriaus taldeko abeslaria
Nolako ikuskizuna izango da?
Zakarra eta gustu txarrez betetakoa izango da. Samurtasunezkoa, gehiegikeriaz betetakoa eta zapore mexikar puruenarekin. Egia esan, ez gara beste ezer egiteko gai. Nafar egoskorren moduan, mugatuak, aurreiritziz beteak eta ostia txarrekoak gara.
Napar mex generoa egiten duzue; zer da hori?
Napar mex nahuatl hizkuntzatik dator. Jainkoek aukeratutakoa, bidalitakoak, ureztatu itzazu geranioak jainkoagatik, edo uraren gainean ibiliko diren horiena… Errenazimenduko gizon eta emakumeak garen moduan, oso identifikatuak sentitzen gara.
Beti umorez betetako emanaldiak eskaintzen dituzue?
Irribarre gabeko egun bat hura Txerrimuñoko lokaztira botatzea bezala dela esaten dute. Rantxera betidanik izan da herriaren eta mozkorren musika, iraultza eta mila zatitan moztutako bihotzena, baina beti tragoarekin, eta parrandan iraulkaraztekoa, umore zakar eta lotsagabekoa. Bizirik gaudela sentitzeko beharrezkoa da; derrigorrezkoa, esango nuke.
Publiko guztiendako emanaldia izango da?
Egia esan, gure kontzertu guztiak publiko gutxi horiendako izaten dira. Gure musika, oinarrian, ausartak, yonkiak eta mozkorrak direnentzat dira. Beste modu baten, zaila izango litzateke gure zuzeneko madarikatuak jasatea.
Debagoienean nolako harrera izaten duzue?
Debagoieneko kasua bitxia da; lumajea astintzen ikusi gaituzten lekuetakoek ez dute gogorik izaten gu berriz ikusteko. Hobeto esanda, estigmatizatu egiten gaituzte sarda eta segak zorroztuz. Beraz, lur honekiko gure maitasuna oso handia da. Gero, aretxabaletarrak daude, martziano espezieko zerbait diruditenak. Oso arraro hitz egiten dute, eta gauza bereziak egiten dituzte… Xarma handikoa da, benetan.
Zerk ematen dizue atentzioa hemen? Erritmo nahikoa dugu euskaldunak izateko?
Euskaldunena eta erritmoarena leizeko mitoa bezala da, edo trantsizio Espainolaren modukoa. Esateko modu bat da, ezta? Metafora bat… Baskorro horiek guztiek nahikoa lan dute txapela eta bonbatxoa ondo jartzen, ezta? Baina muturra behar da neskak zaku berean sartzeko. Mokor tropikalagoa izan dutenean, azukrez betetakoa, eta intxaurdun kaipiriña zaporekoa…