Lehen egunean, bikote jokoa egingo da. "Txosnetan edaria eskatzean papertxoak banatuko ditugu, eta bikotea aurkitu beharko da txupitoa eskuratzeko. Taldetxoa ere bilatu beharko da, esaterako: papertxo batean, Edurne-zuri tokatzen bazaizu, zazpi ipotxak aurkitu beharko dituzu. Hala, herritar guztiok nahastuta ondo pasatzeko… Bestalde, ligatzeko ere balioko du…", adierazi du Maite Santamariak, Txosna Batzordeko kideak.
Herritarrei aukera
San Pedro egunean, berriz, kontzertuen gaua izango da. Jasan, Skovers (biak eskoriatzarrak) eta Los Perros taldeak izango dira oholtzan. "Jasan talde hasiberriari aukera eman nahi diogu taldea herrian ezagutarazteko".
Jokoetan dibertsioa
Lau joko egingo dira aurtengo edizioan, eta, nola ez, azkena errekan egingo da, urtero moduan. Hala, Eskoriatzako kuadrillek VI. bandera lortzeko borrokatu eta igeri egin beharko dute, besteak beste.
Gaueanl berriz, Zopilotes taldearen kontzertua amaitzean, DJ Tirri & Tery-ren 80ko hamarkadako musika izango da txosnetan. Hala, Txosna Batzordeak dei egin die herritar guztiei "bertara gerturatzeko".
Txosna-guneko egitaraua
Ekainak 28, martitzena
18:00 Txosnen irekiena.
Ondoren, kalejira trikitilariekin.
22:30 Danborrada.
00:00 Bikote jokoa.
00:00 DJ Txorimalo.
Txorimaloarekin photocall-a egingo da, eta mikro irekia egongo da.
Ekainak 29, eguaztena
00:00 Kontzertuak: Jasan, Skovers eta Los Perros.
Ekainak 30, eguena
14:30 Kuadrillen arteko bazkaria txosnagunean.
Menua: Paella, ogia, ardoa eta sagardoa, postrea, kafea eta kopa. Tiketak Inkernu eta Aldatz tabernetan salgai.
Ondoren: Bingoa. Kuadrillaka jokatuko da eta hainbat sari egongo dira.
19:00 Kuadrillen arteko jokoak: VI. Banderia.
23:45 Los Zopilotes Txirriaus taldearen kontzertua plazan.
02:00 DJ Tirri &Tery.
80ko hamarkadako musika jarriko dute.
Uztailak 1, egubakoitza
18:30 Euskal Preso eta Iheslarien aldeko kontzentrazioa plazan.
18:45 Mikel eta Maixolendako argazki erraldoia.
20:00 Kalejira musikatua.
00:00 Happy hour.
01:00 Joxpa taldearekin erromeria.