Ander Nafarrate eta Nerea Amilibia bizkorrenak Gabez Takarraran lasterketan

Txomin Madina Milikua 2016ko eka. 19a, 03:32
Imanol Larrañagak, Ander Nafarratek eta Iñaki Uribe-Etxeberriak osatu dute gizonezkoen podiuma.

Nafarrate arrasatearrak ordu bat, 53 minutu eta 31 segundo behar izan ditu 23,2 kilometroko ibilbidiea amaitzeko; Amilibia zarauztarrak, bi ordu, 30 minutu ta zazpi segundo.

Iazko irabazle Imanol Larrañaga azkoitiarrak (1:58:13) eta Iñaki Uribe-Etxeberria eskoriatzarrak (1:59:03) osatu dute gizonezkoen podiuma. Emakumezkoetan, Ane Perea eskoriatzarra izan da bigarrena (2:39:37) eta Onintza Langaran arrasatearra hirugarrena (2:41:50). Gazteen mailan, Aitor Insausti izan da gizonezkoetan lehena eta emakumezkoetan, Nerea Pavo.

Onintza Langaran eta Nerea Amilibia, emakumezkoen podiumean (Ane Perea falta da).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak