Euskaldun txapelketaren zazpigarren proban, zortzigarren postua lortu zuen Infiesport taldeko elite mailako Iker Eskibel txirrindulariak sailkapen orokorrean, baina bere kategorian Gipuzkoako lehena geratu zen. Bere esanetan: "Denboraldia ez nuen oso ondo hasi lesionatuta nengoelako, baina gaur egun ondo ari naiz. Hemendik aurrerako bidea ere hala jarraitzea espero dut, eta garaipenarekin, bestalde, oso pozik nago".
Profesionaletara pasatzeko helburuaz
Profesionaletara salto egitea zaila dela ere adierazi du Eskibelek, baina lanean jarraituz lortzea gustatuko litzaiokeela adierazi du: "Talde gutxi daude hemen, eta ez da samurra. Hala ere, lasterketan emaitza hobeak lortu nahi ditut, eta ea posible den saltoa ematea…"
Iker Eskibel animatzera joan ziren lagunekin talde argazkian: