Abesten eta jolas egiten ospatu dute ikasturte amaiera Luis Ezeizakoek

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko ekainaren 12a

Eskoriatzako Luis Ezeiza ikastetxekoek eskolako jaialdi handia egin zuten atzo, zapatua. Dagoeneko ohitura bilakatu duten flashmob-a aurtengoan Gatiburen Euritan dantzan abestiarekin egin dute. Horrez gain, herri bazkaria eta beste zenbait ekintza ere egin zituzten eta argazkiotan ikus daitekeen moduan, bazkal ondorako puzgarriak ere bazituzten, txikienen gozamenerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak