San Pedro jaietarako esaldi lehiaketak badu irabazlea

Imanol Beloki Unamuno 2016ko eka. 8a, 16:08

Txistu, gaita edo pandero sanpedrotan egin dantza ero ero da aurtengo esaldi lehiaketako irabazlea. Guztira, zortzi taldek 59 esaldi aurkeztu dituzte eta horietatik hauxe aukeratu da San Pedro jaietako irabazle. 

Kafe zuri taldearen da esaldia eta honako hauek dira egileak: Gadea Errasti, Ane Garate, Jaione Oianguren, Nerea Hernandez, Miriam Isasmendi, Iratxe Arrese, Ibone Arejolaleibar eta Joseba Gabilondo.

Esaldi horrez gain, beste esaldi hauekin ere egingo dira pegatinak; Jasotop taldeko: Amaia Uribetxebarria, Lore Lezeta, Saioa Uribe eta Miriam Encinaren: Txikiñek… Porrotx! Nausixek…Txotx! baina behintzet euskera ez deila geratu motx! eta esaldi irabazlearen Kafe zuri taldearen: Egizu gura beste amets, baina ezetz bada, da ezetz!!

Esaldi irabazlea egin duen taldeak afari bat irabazi du beraiek aukeratzen duten Eskoriatzako jatetxe batean, sanpedroetan egiteko, eta pegatinak egiteko erabiliko diren esaldien taldeek 50 euroko saria irabazi dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak