Plazako dantzak eginda, eskolako patioan jarraituko du festak. Eskola ondoko hesi zurian marrazkiak egingo dituzte haur, guraso eta irakasleek elkarrekin, eta ondoren, bazkari herrikoia egingo dute eskolako arkupeetan. Hau amaitzean, puzgarriak izango dituzte gaztetxoek, eta, jaialdiari amaiera emateko, berriz, apar festa edo disko festa egingo da; eguraldiaren arabera bata edo bestea.
Flashmob-a, ohitura jaialdian
Azken urteotan ohitura bilakatu da eskolako jaialdian flashmob-a, eta aurten ere ez da faltako. Oraingoan, ordea, ez dute bideoan grabatuko, ondo pasatzeko bakarrik antolatu dute.
Egingo duten dantza Gatibu taldearen abesti ezagunarena izango da; bere garaian, Hezkuntza Asterako prestatu zuten berbera. Hala, dantza ikasita dutela aprobetxatuz, guztiek batera dantzatuko dute giro onean.