Kooperatibismoa eta eraldaketa soziala landuko dute, egubakoitzean, Eskoriatzan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko eka. 7a, 12:28

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateako Lanki Ikertegiak antolatuta, kooperatibismoaren eta eraldaketa sozialaren arteko harremana landuko dute, ekainaren 10ean, Koopertibagintza Topaketan.

Topaketaren laugarren edizio honetako izenburua Kooperatibagintza eta eraldaketa soziala izango daEkitaldiak Eskoriatzako campusean egingo dira eta oraindik izena emateko aukera dago.

Egitaraua

  • 09:00 Ongi etorria. Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea.
  • 09:15 Kokapena: Eraldaketa soziala Arrasateko kooperatiba esperientzian. Aitzol Loiola (Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegia).
  • 09:45 Lurraldeari atxikitako esperientzia sozioekonomikoak:  
      1. Ipar Euskal Herria – Xabier Itcaina (Sciences Po Bordeaux).
      2. Bartzelonako Sants Auzoa – Elba Mansilla (LaCiutat Invisible).
      3.  Ipar Irlanda eraldatzen – Gorka Espiau (Young Foundation). 
      4. Ekonomia Soziala Quebecen — Enekoitz Etxezarreta (Gezki– EHU).
  • 11:30 Atsedenaldia.
  • 12:00 Talde dinamika.
  • 13:30 Itxiera hitzaldia: Igor Ortega (Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegia).

Topaketa irekia da baina, aretoak duen edukiera kontuan izanda, parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Interesatuek bi bide dituzte izena emateko:

  • Emaila idatzita hurrengo helbidera: akareaga@mondragon.edu) 
  • Galdetegia beteta: Izen-emate orria online.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak