Isabel Salud, Oskar Matute eta Sergio Camporen arteko solasaldi interaktiboa, Eskoriatzan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko maiatzaren 16a

Ekainaren 5ean Erain Debagoienak iragarritako herri galdeketaren harira, Atxorrotx elkarteak Aldaketa soziala eta Erabakitzeko Eskubidea solasaldia antolatu du maiatzaren 26an, 19:00etan, Eskoriatzako Antzokian.

"Gure asmoa da, aldaketa soziala bultzatzen duten indarren artean solasaldi bat egitea", azaldu dute Atxorrotx elkartetik. Solasaldian, Sergio Campo, (Podemos-Ahal Dugu), Oskar Matute (EH Bilduko Gasteizko legebiltzarkidea) eta Isabel Salud, IU-Ezker Anitza, koordinatzaile orokorra izango dira.

Solasaldiaren asmoa "bakoitzak bere ikuspuntu eta posizioa azaltzea" izango da. Bakoitzak 5 minutuko sarrera egingo du eta zuzenean jendeari hitza emango zaio nahi dituzten galderak egiteko. Publikoarekin solasaldi interaktiboa izango da, beraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak