Belako taldea Eskoriatzan izango da uztailaren 23an, Errekan Gora egitarauaren barruan

Imanol Beloki Unamuno 2016ko mai. 13a, 13:36

Atxorrotx Kultur Elkarteak, Udalaren, hainbat instituzioren, elkarteren eta abarren laguntzarekin batera, antolatutako Errekan Gora egitasmoa uztailaren 8an hasiko da. Bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta, urtero moduan, hainbat musika talderen kontzertuak izango dira Eskoriatzako hainbat txokotan, uztaileko aste bukaeretan banatuta.

Izango diren taldeak lotzen ari dira oraindik Atxorrotxekoak, eta zehazteko daude emanaldiak egingo diren guneak. Hala ere, Belako talde mungiarra uztailaren 23an izango dela konfirmatu dute. Emanaldia, Huheziko klaustroan izango da, eta Belakok bere Hamen bigarren lana eskainiko du; punk-rock eta new wave estiloak eta erritmo elektronikoak nahasten dituen disko berriarekin.

Belako talde handia

Energia handiko kontzertuak eskaintzen dituen taldeak Ojo critico saria jaso zuen iaz, eta musika independentearen zuzeneko eta artista onenaren sarirako izendatua ere izan da… Orain, Erresuma Batuan bigarren etaparekin hasi berri dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak