Angel Oiarbidek eta Xabier Ezeizabarrenak erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldia eskainiko dute

Imanol Beloki Unamuno 2016ko maiatzaren 10a

Angel Oiarbide eta Xabier Ezeizabarrena.

Erabakitzeko eskubidea: herri ikuspegia eta ikuspegi juridikoa hitzaldia eskainiko dute: Angel Oiarbidek (Gure Esku Dago) eta Xabier Ezeizabarrenak (EHUko irakaslea, Gipuzkoako batzarkidea) maiatzaren 18an, Zaldibar antzokian, 19:00etan.

Gure Esku Dago ekimeneko kide eta bozeramailea den Angel Oiarbidek erabakitzeko eskubidea herritarren ikuspegitik azalduko du, eta abokatua eta EAJko batzarkidea Gipuzkoako Batzar Nagusian den Xabier Ezeizabarrenak erabakitzeko eskubidearen ikuspegi juridikoa azalduko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak