Emusik 2016 ekitaldiko Eskoriatzako kontzertua kiroldegian izango da

Imanol Beloki Unamuno 2016ko mai. 5a, 15:10

Emusik 2016 barruan biharko Gorosarri plazan aurreikusitako kontzertua ez da bertan egingo euria iragarrita dagoelako. Beraz, Manuel Muñoz kiroldegian egingo da.

Emanaldia 17:30ean hasiko da, eta bertan, Alemaniatik etorritako hiru talde izango dira: bi orkestra sinfoniko eta perkusio talde bat. Jundgend Sinfonier Orchester, Jugend Blasorchester, Cookies Perkussions Ensemble eta Beheko Errotak hartuko dute parte; guztira, 178 musikarik.

Musikari guztiak batera

Parte-hartzaile guztiek bi abesti interpretatuko dituzte eskoriatzarrekin batera emanaldiaren hasieran eta bukaeran; Europaren Ereserkia eta Musikatu Bizitza abestiak. Azken hau kontzertu honetarako soilik prestatua izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak