Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak, Deba Garaia Landa Garapen Elkarteak, Debagoieneko Pastorie eta Eskoriatzako Udalak antolatu ekitaldian, ardiak eta artzainen mundua izan dira ardatza eta horien bueltan zenbait ekintza egin dira.
Jesus Arregi Aretxabaletako gaztagileak, esaterako, Idiazabal gaztaren dastaketa nola egiten den azaldu du. Horrekin batera, eusko labeleko bildotsa ere erre dute burruntzian eta pintxoak banatu dituzte Anuzka taldeko kideek. Bestalde, plazan jarritako hainbat postutan, gazta eta txakolin ekoizleen produktuak zein hainbat artisaurenak ikusteko aukera egon da.
Haurrekin jolasean
Artzainen Egunaren helburu nagusia artzaintza eta hura inguratzen duen guztia ezagutzera ematea izanik, Ardi latxaren bila izeneko jolasean aritzeko aukera ere izan dute gaztetxoenek: plazan bertako arrazako ardiak, hots, ardi latxak jarri dituzte, baina baita hemengoak ez diren bete arraza batzuk ere. Bada, arraza bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituen eskuorri batzuen laguntzarekin ardiak bereizteko jolasa izan da.
Argazki lehiaketa
Debagoieneko Pastoriek izeneko argazki lehiaketaren sariak ere banatu dituzte.
- Internet-en jarritako galerian atsegin dut gehien jasotako argazkia Mari Carmen Valleren Berdea eta urdinaren artean argazkia izan da.
- Eskoriatzan jarritako erakusketan boto gehien jaso duen argazkia Edurne Zumalderen Artzain txikia izan da
Bestalde, Madier Kruzelaegik eroan du botoa eman dutenen artean zozkatutako produktu sorta eta Pello Lizundiak, berriz, Ardi latxaren bila jolasean parte hartu dutenen artean zozkatutako gaztak.