Eskoriatzako gaztelekuan hezitzaile baten bila ari dira

Imanol Beloki Unamuno 2016ko apirilaren 28a

Eskoriatzako gaztelekua lanpostu bat betetzeko hezitzaile baten bila dabil epe laburrerako. Lanposturako ezaugarriak lan hezitzaile eta euskalduna burutzea, nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortzea eta gaztelekuko dinamika burutzea izango litzateke. Curriculumak gazteak@txatxilipurdi.com helbidera bidali beharko dira maiatzaren 4, asteazkena baino lehen.

Lanaldia ordukako da: astean zehar koordinazio bilera bat, eta egubakoitzean, zapatuan, eta domekan arratsaldez egitekoa. Kontratuaren iraupena berriz, uztailaren 31a arte izango da. Hautatua izango denak maiatzaren 7an gauzatuko den egun erdiko mintegira joan beharko du.

Informazio gehiagorako

Informazio gehiago behar duenak, edo zalantzak dituenak, Txatxilipurdira (943 79 54 46) deitu dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak