Sanpedroak antolatzeko bilerak bide onetik doaz

Imanol Beloki Unamuno 2016ko api. 15a, 11:26
Jaiak prestatzeko bigarren bileran, kultura etxean batutakoak.

Eskoriatzako Udalak San Pedro Jaiak antolatzeko bilera irekiak hasi ditu herriko hainbat elkarte, eragile eta norbanakorekin. Astelehenean bigarrena izan zen, eta bertaratu zirenek hainbat eskaera egiteko aprobetxatu zuten.

Arantza Unzueta kultura teknikariaren esanetan: "Lehenengo eguna, ekainaren 28a, bezpera, zehaztu dugu, baina zer kontratatu dugun ez dut esango, sorpresa izateko. Bestalde, txosnetan zer egongo den, Gorosarri plazako ikuskizunak, gazteendako ekitaldiak… komentatu ditugu, baina ideia berriak eskuratzeko jende gehiago etortzea ondo legoke".

Hirugarren bilera

Hurrengo bilera irekia datorren astelehenean, apirilaren 18an, 18:00etan izango da, kultura etxean. Eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Udalak Eskoriatzako San Pedro jaiak antolatzen laguntzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak