Emma Johanssonek irabazi du Eskoriatzan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko api. 14a, 17:46

Wiggle-High5 taldeko txirrindulari suediarra izan da azkarrena Eskoriatzan hasi eta bukatu den Emakumeen Birako aurreneko etapan, aurreko eguneko erlojupekoaren osteran. 

Emma Johansson (Wiggle-High5) eta Carmen Small (Cervelo Bigla) 14 segundoko abantailarekin ihes eginda ibili dira azkeneko kilometroetan, eta suediarrak eskuratu du garaipena, esprintean. Smallek, gainera, atariko etapan Lotta Lepisto finlandiarrak lortutako liderraren elastikoa jantzi du.

Eskoriatzan hasi eta bukatu da Emakumeen birako lehenengo etapa, eta kilometro guztiak Debagoieneko errepideetan egin dituzte ziklistek.

1. etapa:

1. Emma Johansson (Wiggle - High5) 1:58:15
2. Carmen Small (Cervelo Bigla) d.b.
3. Giorgia Bronzini (Wiggle - High5) + 14"
4. Lotta Lepisto (Cervelo) + 14"
5. Amanda Spratt (Australia) + 14"

Sailkapen nagusia:

1. Carmen Small (Cervelo Bigla)
2. Lotta Lepisto (Cervelo)
3. Emma Johansson (Wiggle - High5)

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak