Udalekuetarako begiraleak behar dituzte Txirikila elkartekoek

Imanol Beloki Unamuno 2016ko apirilaren 12a

Iaz, Eskoriatzako udaleku irekietan herriko plazan jolasean.

Eskoriatzako udaleku irekiak uztailaren 5etik 22ra izango dira, eta begirale bila ari da Txirikila elkartea. Curriculumak entregatzeko azken eguna apirilaren 27a izango da, eta Tortolis ludotekan entregatu, edo txirikila@gmail.com emailera bidali daitezke. Curriculumaz batera, datuak egiaztatzeko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

Begiraleak aukeratzeko orduan, puntuazio bidez aukeratuko da. Eskoriatzako gazteei emango zaie lehentasuna, eta puntuazio berdinketa badago Txirikilan parte hartzea baloratuko da. Honakoa izango da puntuazio sistema:

1.­Begirale titulua 5 puntu

2.­EGA titulua. 2 puntu

3.­Aisialdiarekin zerikusia duten ikastaro bakoitzeko (8 ordukoa) . 1 puntu

4.­Magisteritza, psikologia, gizarte hezkuntza, pedagogia ikasten edo ikasita: 3 puntu

5.­Udaleku irekietan begirale, Eskoriatzan: 2 puntu

6.­Beste herri bateko udaleku irekietan begirale: 1 puntu

7.­Udaleku itxietan begirale: 1 puntu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak