Arantza Unzueta kultura teknikariaren esanetan: "Lehenengo eguna, ekainaren 28a, bezpera zehaztu dugu, baina zer kontratatu dugun ez dut esango, sorpresa izateko. Bestalde, txosnetan zer egongo den, Gorosarri plazako ikuskizunak, gazteendako ekitaldiak… komentatu ditugu, baina ideia berriak eskuratzeko jende gehiago etortzea ondo legoke".
Hirugarren bilera
Hurrengo bilera irekia, datorren astelehenean, apirilaren 18an, 18:00etan izango da kultura etxean. Eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Udalak Eskoriatzako San Pedro jaiak antolatzen laguntzera.