Txistulariek eman zioten hasiera ekitaldiari, eta musika eskolako abesbatzak, bertsolariek, eta trikitilariek girotu zuten arratsaldea. Horrez gain, tortilla pintxoak ere egon ziren salgai, eta jende asko gerturatu zen lokala barrutik ikusi, eta bide batez ekainaren 12ko galdeketaren alde sinatzera.
Lokalaren kanpoan, termometro bat eskegi zen, zenbat sinadura lortzen ari diren jakiteko, eta beste bi ere jarri dira Intxaurtxueta kalean, eta Goiko kalean.