2016/04/27 19:00 - 20:30

Filmazpit: 'Omar. Hanry Abu-Assad'

Filmazpit: 'Omar. Hanry Abu-Assad'
Eskoriatza

Zinea jatorrizko hizkuntzan (arabiera, hebreera) euskarazko azpitituluekin.
Gaia: Palestinako lurralde okupatuetan bizirik irautea.
Sinopsia: Omar gazte palestinarra da eta balak saihestera ohitu da Nadiari, bere maitasun sekretuari, bisita egin eta horma gurutzatzen duen bakoitzean. Egunez okin lanak egiten ditu; gauez, berriz, Israelen okupazioaren kontra borrokatzeko prestatzen da bere haurtzaroko lagunekin, Nadiaren anaia Tarekekin eta Amjadekin. Ordea, bere bizitza betirako aldatuko da egun batean. Jada ezer ez da berdina izango ez bera ez eta Nadiarentzat. Indarkeria, traizio eta gorrotoak ekarritako zurrunbilo batek harrapatuko du. Bere printzipioei leialki jarraitzen saiatuko da, bere bizitzaren eta maitasunaren alde borroka egiten duen bitartean.
Iraupena: 96 min.
Adin gomendatua: 16 urtetik gorakoentzako

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak