Herri galdeketa

Hainbat komertziotan sinatzeko aukera jarriko du Eskoriatzako Erain Debagoienak

Imanol Beloki Unamuno 2016ko mar. 29a, 11:35

Erain Debagoiena Eskoriatza taldekoak sinadura bilketan herriko plazan.

Eskoriatzako Erain Debagoienak apirilean, oporren ostean jarraituko du sinadura bilketekin. Maiatzaren 5era arte erabakitzeko eskubidearen alde sinatzeko aukera egongo da herriko hainbat komertziotan; Ixkur ileapaindegian, Kuttuna Estetika Zentroan, Namaste Bedardendan, Inkernu Tabernan, Ogiberrin, eta O’Doghertin. Bestalde, egubakoitzetan, 19:00etan, herriko plazan ere sinadura bilketak egingo dira.

Ekainaren 12an erabakitzearen aldeko herri galdeketa egin ahal izateko adostutako sinaduren %10eko ordezkaritzaz gainera, 600 sinadura batzeko erronka jarri du Eskoriatzako Erain Debagoiena taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak