Nagusien egoitzak bertatik bertara ezagutzea da diputatuaren asmoa; modu horretan errealitatea zein den jakin eta beharrak zeintzuk diren identifikatzeko: "Hemengo egoera zein den ezagutzera etorri gara. Aldundiarendako oso garrantzitsua da eta helburu bezala daukagu lurraldearen oreka lortzea zerbitzuari dagokionez. Hori lortzeko, lehenengo gauza egoera zein den ezagutzea da", azaldu du Maite Peñak. Gaurko bisitan, Carlos Alfonso plangintza, inbertsio eta prestazio ekonomikoko zuzendaria eta Txaro Rodrigo mendekotasun zuzendaria izan ditu alboan Peñak.
Jose Arana egoitza
Abenduaz geroztik erabilgarri dituzten logelak bisitatu dituzte lehenengo; arduradunek esan dute lehenengo fasean egindako lanak direla horiek. Beste bi fase geratzen dira egiteke.
Jose Arana egoitzak 32 plaza ditu Diputazioarekin adostuta.