Koldo Carrilloren argazkiak ikusgai Inkernu tabernan

Imanol Beloki Unamuno 2016ko martxoaren 18a

Baso Bizia-Bizi Basoa lelopean argazki erakusketa jarri du Koldo Carrillok Inkernun. Udaberria heltzear dagoela, kolorez betetako hamar argazki jarri ditu. Guztiak basoan ateratakoak dira, ohiko mendietatik aldenduta dauden txokoetan ateratakoak.

Carrilloren esanetan: "Basora intimitatea bilatzera joaten naiz, eta hori islatu nahi izan dut erakusketan". Astelehenetik martxoaren 31ra arte izango da ikusgai erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak