"Ez daukat horretarako aurrekonturik, hori da egia. Norvegian izan da aurtengo txapelketa, eta hara txakurrekin joateko bost mila euro inguru behar dira, eta nire poltsikorako diru asko da hori".
Hala, iaz munduko txapelketa irabazita, eskoriatzarrak aurten ezin izan ditu nazioartean indarrak neurtu: "Munduko txapelketan bosgarren sailkatu zenak irabazi du Norvegian, horrenbestez, gauzak normal joan izan balira aurrean ibiltzeko aukerak izango nituzkeen", azaldu du.
Frantziako Alpetan nagusi
Otsail hasieran irabazi zuen La Vaigaude Traineau, bederatzi etapez osatutako proba. Eta, eskoriatzarra sei txakurreko modalitatean lehiatu zen: "Eguraldiak ez zuen lagundu, euria egin zuelako, eta bederatzi etapetatik hiru bertan behera utzi behar izan zituzten. Handik sentsazio onarekin etorri nintzen, eta aurreko asteburuan bai, Espainiako Txapelketan Bereten elur onarekin ibili ahal izan dugu.
Espainiako Txapelketa bi etapetan banatu dute, biak 35 kilometroko luzeraz –distantzia ertainean. "Zapatuan laugarren sailkatu nintzen. Bi minutu galdu nuen lehenarekiko, baina gustora ibili nintzen txakurrekin. Eta domekan oso lasterketa ona egin eta lehenengo postura egin nuen salto, bigarrenari hiru minutuko errenta aterata".
La Valgaude Traineau probako sari banaketa: