Aste bukaera honetan, martxoaren 5ean eta 6an, 20 lagun inguru joan dira Panticosara eskiatzera. Eskoriatza Kirol Elkartetik antolatutako irteeran oso gustura ibili dira bertaratuak, eta eguraldia lagun izan dutela aipatu dute antolatzaileek. Beraz, irteeraren balorazio positiboa egin dute. Otsailean ere antolatu zen irteera bera, baina elur ezagatik… ezin izan zuten joan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.