Parte hartzeko deia
Merkataritza Biziberritzeko Plana egingo duen enpresak auzo ezberdinetara zuzendutako galdeketa, beste udal batzuetako bisitariekin kontaktua eta elkarrizketak, edo merkataritza eta ostalaritza sektoreari egindako galdeketa zehatz prozesuaren errealizazioa garatuko du. Hori gauzatzeko, Eskoriatzako merkatarien kolaborazioarekin, sektoreak –merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak– eta berezko hiritarrak parte hartzera animatu gura ditu udalak, eta baita erosketak udalerrian egitea erabakitzen duten bisitariak ere.
Ikertalde enpresak aztertu
Ikertalde enpresak egingo du ikerketa. Aurrez esan bezala, lehenengo, inkesta egingo zaie herritarrei zein merkatariei, batzuei telefonoz eta beste batzuei kalean.
Emaitzak jasota, datozen urteetan garatzeko proposamenak prestatuko dituzte, haiek guztiak merkataritza eta hirugarren sektore lokala hobetzera orientatuta.