Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikarako sailburuordea Eskoriatzan izango da otsailaren 24an. Hitzaldia eskainiko du, 19:00etan, kultura etxean, eta Udalak herritar guztiak gonbidatu gura ditu; batez ere, herrigunetik kanpo bizi diren pertsonak, dituzten zalantzak argitzen laguntzeko. Bertan, lehen sektorea garatzeko, bertako kalitatezko produktuak sustatzeko eta landagune iraunkortasuna bermatzeko Eusko Jaurlaritzak dituen estrategiak aurkeztuko ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.