Doce de Goiabada, En eftermiddag, Hole, Miss Finknagle Succumbs to Chaos, Pepper eta Tomorrow filmek errealitatea islatuko dute. Adiskidetasuna, armairutik irteteko lehenengo pausoa emateko beldurra… mota horretako istorioak kontatuko dira.
Bilboko Gaylesbitrans XIII. nazioarteko zinema jaialdia datorren astean izango da, eta, horren harira, iaz sariak jaso zituzten filmak ekarriko dira Eskoriatzara.
Balorazio positiboa
Aurreko hilean, migrazioaren gaineko pelikulak emititu ziren, eta balorazio positiboa egin zuten bertara joan zirenek; bai, pelikulez, eta baita proiekzioaren egunari eta orduari dagokionez ere. Gauzak horrela, hurrengo hilean ere, asteazken baten izango da Filmazpit Eskoriatzan, eta ordua ordu erdi aurreratuko da, ikusleek eskatuta: 19:00etan izango da.