Eskoriatzako Inauteriei buruzko galdeketa egin gura du Udalak

Imanol Beloki Unamuno 2016ko ots. 19a, 12:40

Otsailaren 4an, Ostegun Gizen egunean, hasi ziren Inauteriak Eskoriatzan, eta otsailaren 9an, Inauteri-martitzenean, amaitu ziren.  Hainbat ekintza izan ziren egun horietan: herri-bazkaria, animaliekin jokoak, pailazoak Zaldibar antzokian, dantzaldia, disko festa eta zapatuko mozorro desfilea, besteak beste.

Bada, datozen urteetarako Inauterien jaien antolaketa hobetze aldera, ekintza guztiak aztertu nahi ditu Udaleko jai batzordeak, eta, horretarako, galdera sorta bat prestatu du Udaleko webgunean.  Herritar guztiendako den dokumentua betez, ekarpenak jaso nahi dira; jaiak hobetzeko asmoz, ekintzak edo ekintza horiek egiteko modua aldatzeko, edo berriak prestatzeko.

Dokumentua betetzeko

Eskoriatzako webgunean (Eskoriatza.eus) atxikita dagoen dokumentua bete behar da, eta herritarrek gura dituzten ekarpenak bidali ditzakete. Adin guztikoentzat prestatutako inkesta da; beraz, edozein eskoriatzarrek bete dezake dokumentua.

Inkesta Inauteriei buruzko zure iritzia ezagutu nahi dugu albistean atxikita dago. Albistera sartu, eta Sorta txiki hau esaldian klikatu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak