"Otsailaren 25era luzatu dugu Basque Culinary Sailera filmak aurkezteko epea", jakinarazi dute Huhezinema film laburren jaialdiko antolatzaileek. "Oraingoz lan gutxi jaso ditugu, eta jendeari beste aukera bat eman nahi diogu sari potoloa baitako jokoan".
Bi sari daude jokoan: 600 euroko Basque Culinary saria eta 150 euroko Ikusleen saria. Martxoaren 18an egingo dute sari banaketa Aretxabaletako Arkupe kultura etxean.
Lanek ezingo dute hiru minutuko iraupena gainditu. Interesatuek Huhezinema.com atarian aurkituko dituzte lehiaketako oinarriak.