Oñateren ilustrazioak mendiarekin lotuta daude. Alde batetik, arroila jaitsieren marrazkiak ditu, eta bestetik, alpinismo eta eskiarekin lotutakoak. Guztira, 30 marrazki prestatu ditu erakusketarako, eta, bi lekutan zeintzuk jarriko dituen oraindik zehaztu barik badauka ere, guztiak sartzea espero du.
Erakusketaz gain, enkarguak ere egiten ditu, eta marrazkien tamainaren arabera saldu ere egiten ditu; 50x40 tamainakoak 55 eurotan eta 70x50ekoak 120 eurotan.
Marrazkien prozesua
Marrazkiak egiterakoan hainbat prozesu erabiltzen dituela azaldu du Karmelo Oñatek: "Lehenengo, eskuz egiten ditut, arkatzez marra zuzenak. Gero, eskaneatu ondoren, Photoshopen filtroak eta efektuak jartzen dizkiot, marrazkiek bizitasuna lortzen dute".