2016/02/24 19:30 - 20:30

Zinema

Filmazpit: Zinea jatorrizko hizkuntzan euskarazko azpitituloekin

Filmazpit: Zinea jatorrizko hizkuntzan euskarazko azpitituloekin
Zaldibar antzokia, Eskoriatza

Homosexualitatea ardatz duten film laburren bilduma izango da ikusgai Zaldibarren, eta sarrera doan izango da:

Doce de Goiabada (Fernanda Rocha. Brasil, 2014) Elisa eta Denise lagun minak dira. 11 urteko neskatxak dira. Egun batean Elisaren amonak joko intimoak partekatzen topatuko ditu. Elkarrengandik urruntzera behartuko dituzte.

En eftermiddag (Søren Green. Danimarka, 2014) Mathias Frederik bere lagunarekin maitemindurik dago eta esan egin nahi dio. Halaber, momentua iristen denean, lehenengo pausua emateko beldur da…

Hole (Martin Edralin. Kanada, 2014) Baztertu egiten duen mundu batean, bere oreka eta intimitatearen bila dabilen gizon minusbaliatu baten erretratu gordina.

Miss Finknagle Succumbs to Chaos (Amy Harrison. AEB, 2013) Liburutegiko arduraduna desagertzen denean, institutuko lau ikaslek beraien irudimena frogan jarri behar izango dute misterioa argitu ahal izateko. Baina euren teoriak errealitatetik oso urrun daude…

Pepper (Marc Cleary, Craig Robert Young. AEB, 2013) Drag queen izateko erabakia hartu zuenean bere semeak errefusatu egin zuen Pepper. Haur batekin ezustean topatu ondoren familia eta “zuzena dena” egiteak duen garrantzia ekarri dio gogora.

Tomorrow (Leandro Tadashi. AEB, 2014) Clark eta Trevor unibertsitatean ikasten hastear daude eta beraien arteko ­adiskidetasunaren etorkizunari buruz mintzo dira… Gabon Zahar eguna da eta Clarkek neska batekin lagundu diezaion eskatuko dio Trevorri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak