'Hemen bizi, hemen erosi' zozketako sariak banatu ditu Axtroki Merkatari Elkarteak

Imanol Beloki Unamuno 2016ko ots. 11a, 11:50
Zozketako irabazleetako batzuk, Axtroki elkarteko bi alboan dituztela. | i.b

Axtroki Merkatari Elkarteak egindako Hemen bizi, hemen erosi zozketan hainbat sari banatu ditu herritarren artean. Guztira, 1.500 axtroki zozketatu dituzte herriko merkatariek, eta sarituak izan dira Nagore Carballares, Kontxi Atxa, Maria Jesus Diaz de Gereñu, Loredi Beitia, Manuel Molina, Gene Castañeda eta Juan Karlos Altuna.

Guztira, 500 axtrokiko bi sari eta 100 axtrokiko bost sari banatu dituzte elkarteko Jabi Altunak eta Manolo Gonzalezek. Bi sari potoloen irabazleak Nagore Carballares eta Kontxi Atxa izan dira. Beste bost pertsonak, aldiz, 100 axtroki jaso dituzte, Eskoriatzako Axtroki Elkarteko kide diren komertzioetan gastatu ditzaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak