"Euskal preso eta iheslariak etxera" lelopean hilabetero egin ohi du elkarretaratzea Debarroko LAB sindikatuak. Hurrengoa otsailaren 25ean, eguena, egingo dutela iragarri du. Sindikatutik adierazi dute Eskoriatzan egingo dutela, GI627 errepidean, Fagor Ederlan eta Almen ikastolaren artean dagoen biribilean. Hilero bezala, 12:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.