Jose Arana kaleak noranzko bakarrekoa izaten jarraituko du

Imanol Beloki 2016ko ots. 4a, 15:44

Eskoriatzako Jose Arana kaleko errepideak noranzko bakarrekoa izaten jarraituko du, orain dagoen moduan. Udal Gobernu berriak adierazi zuen lehen zegoen bezala jarriko zuela, bi noranzkokoa, baina kontuan hartuta hiri-berritze bileretan jasotakoa eta mugikortasunaren inguruko gutunontzietan herritarrek egin dituzten ekarpenak, iritziz aldatzea pentsatu dute.

Ordu jakin batzuetan oinezkoek lehentasuna izango dute, eta ibilgailuak ezingo dira bertatik pasa. Errepidea itxita egongo den ordutegiak gaur egun dagoen moduan jarraituko du oraingoz, baina aldaketak egon daitezkeela adierazi du alkateak. "Dendari eta autobusen arduradunekin bilera egingo da hori zehazteko, baina printzipioz berdin jarraituko du". 

Egurrezko posteak

Egurrezko posteak ere eztabaidagai izan dira herrian: batzuek diote estetikoki itsusiak direla; beste batzuek, ordea, errepidea eta espaloia banatzeko ondo ikusten dituzte… Dena den, alkateak adierazi du apirilerako kenduko direla; izan ere, Emakumeen Bira dela-eta lasterketa herriko plazan amaituko da.

Mugikortasuna herrian

Jose Arana kaleaz gain, herriko mugikortasunari, orokorrean, hainbat buelta eman behar dizkiotela adierazi du alkateak, baina denboraz hartuko dutela. 

Aranburazabala kalea, Dorleta auzoko ingurua, eta Arbiñoste dira batez ere lehentasuna duten lekuak, eta leku horietan aldaketak edo konponketak egiteko garaian herriari galdetuko diotela azaldu du alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak