Horren harira, Josu Barandiaran Dorleta elkarteko presidentearen arabera: "Alokairuan gaude, eta etorkizun gutxi duen obra egiteko, lokal berria erostea pentsatu dugu, etorkizunera begira hobe dugulako". Hainbat aukera dituzte esku artean elkarteko kideek, eta aproposena elkarte aurrean dagoen lokala dela uste dute. Hala ere, lokal bat erosteak kostu bat dakar, eta horretarako bazkide bakoitzak 4.000 euro jartzea erabaki dute.
Bazkide bila
Josu Barandiaranen arabera: "Batzuek dena kolpean jarri dezakete, baina zortzi urtera ordaintzeko aukera ere jarriko dugu". Bestalde, proiektu berria martxan jartzeko bazkide berriak egin gura dituzte.